KARATE Hace 3 años

Espainiako Kadete, Junior eta 21 urtez azpikoen txapelketako emaitzak

Espainiako Kadete, Junior eta 21 urtez azpikoen txapelketako emaitzak

Azaroaren 25, 26 eta 27an, Pontevedrak Espainiako Kadete, Junior eta 21 urtez azpikoen Txapelketa hartu zuen; Nafarroa hamabi kirolarik ordezkatu zuten: nder Jiménez Mateo, Arkaitz Vales Díaz de Cerio, Iker Torrens Urra, Oihane Torres Fernández, Borja Santesteban Espuelas, Asier García Luquin, Ali Zouaqui, Iván Villafranca Bejarano, Tasio García Muñoz, Saray Rosso Gonçalves, Iosune Urra Beraza eta Valentina Bustamante Santéliz. 

Bi bostgarren eta bi zazpigarren postu lortu ziren. Tasio Garcíak bosgarren postua lortu zuen Kumite 21 urtez azpiko-60kg kategorian, eta Iosune Urrak ere bosgarren postua sinatu zuen Kumite  21 urtez azpiko-61kg kategorian; kategoria berean, Valentina Bustamantek zazpigarren postua lortu zuen. Gainera, Nafarroako Foru Komunitatea 7. postuan jarri zen, Katan, Kadete eta Junior Mutilen modalitateetan.

Sailkapen osoak (KEEF)

https://livesportscoring.com/2022/RFEK/RFEK2022_Junior/index.php?accion=podios

Argazkia: KEEF