Atzo hasi eta urriaren 13ra arte izango da 2024ko Kadete, Junior eta 21 Urtez Azpikoen Munduko Txapelketa, Jesolon (Venezia).
Iosune Urra Beraza nafarrak bertan lehiakatuko du (21 Urtez azpiko emakumezkoen -68KG Kumite) Espainiako selekziokoarekin.
Honekin batera doan PDFan kontsulta daiteke Selekzio Nazionala osatzen dutenen zerrenda, eta informazio eta emaitza guztiak World Karate Federation (WKF) erakundearen webgunean eta zuzenekoak Youtubeko profilean daude.