KARATE Hace 1 año

Naroa Ayerdik urrezko domina irabazi zuen Santanderren izandako Iberdrola Ligako 2. Fasean

Naroa Ayerdik urrezko domina irabazi zuen Santanderren izandako Iberdrola Ligako 2. Fasean

Santanderreko Kirol Jauregian ospatu zen, asteburu honetan, Karateko Liga Nazionalaren bigarren fasea, kadete eta senior mailetan, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan, kata, kumite eta Para-karate modalitateetan. Nafarroako Foru Komunitateko hamabi kirolari, Donibane, Karate Berriozar, Bonafau I, Bonafau II eta Adaka klubetakoak, Espainiako hitzordu horretan izan ziren, eta urrezko domina batekin eta bosgarren postu batekin itzuli ziren etxera, emakumezkoen kumite kategorian.

Naroa Ayerdi txapeldun izan zen kadete mailako kumitean 47 kilo baino gutxiagokoen lehian, Iberdrola Ligako bigarren fase honetan aurkari guztiei gailenduta. Garaipen horri esker, Nafarroako selekzioak lehen postua lortu du Espainiako ranking guztietan. Ayerdi, datorren abenduan, Grand Winner titulua lortzeko lehiatuko da Pontevedran jokatuko den final handian.

Gainera, senior kumiteko 61 kilo baino gutxiagokoen kategorian, Iosune Urra brontzezko domina lortzeko lehian kanporatua izan zen, merezimenduzko bosgarren postua lortuz.

Kumitean Oihan Ayerdik (kadeteak -52 kg), Urko Primiciak (seniorrak -60 kg) eta Tasio Garciak (seniorrak -60 kg) ere parte hartu zuten, eta final-laurdenetara bigarren aukera gabe iristea lortu zuten; eta Adrian Arnaizek (seniorrak -84 kg), Beñat Iraizozek (kadeteak -63 kg), Leire Perez de Albenizek (kadeteak -61 kg) eta Daniela Bustamantek (kadeteak -54 kg) lehendabiziko borrokan galdu zuten eta ezin izan zuten berriro jokatu.

Eta, azkenik, Borja Santesteban, Iker Torrens eta Ander Jimenez senior kata modalitatean lehiatu ziren. Santestebanek lehen txandan galdu zuen, berriro lehiatzeko aukerarik gabe; Torrensek, lehen norgehiagoka irabazi ondoren, bigarrenean irabazi eta hirugarrenean galdu zuen; eta Jimenezek hirugarren txandan galdu zuen, aurreko bi txandak irabazita.

* Gizonezkoen Ligako informazio guztia (hemen). 
* Emakumezkoen Ligako informazio guztia (hemen). 

Argazkiak: RFEK.

📸 Más imágenes