50 urte baino gehiago dira Gregorio Bonafau Escribano karatea praktikatzen hasi zela, eta bizitza osoa eman du borroka-arte hori aztertzen eta irakasten, karatea diziplina fisikoa izateaz gain garapen pertsonalerako eta etengabeko hobekuntzarako bidea ere badelako uste sendoarekin. Eta orain Espainiako Karate eta Dizipliana Elkartuen Errege Federazioak 9. DAN eman dio.
Merezitako DAN bat, Gregoriok hitz hauekin eskertu nahi izan duena: "Nire esker onik beroena adierazi nahi diet Espainiako eta Nafarroako Federazioei 9. DAN emateagatik. Errekonozimendu horrek ez ditu soilik ahalegin, dedikazio eta diziplina urteak adierazten, baita karateak nire ibilbide osoan zehar irakatsi dizkidan balioak ere".
Zorionak Goio!