Joan den larunbatean, urriaren 11n, Goshin-autodefentsaren 2. ikastaroa egin zen, Juan Maritorena Huarte Nafarroako Karate eta Diziplina Elkartuen Federazioko Goshin Saileko zuzendariaren eskutik.
Hogei parte-hartzaile baino gehiago aritu ziren buru-belarri teknika hauetan: Atemi Waza (jo egitea), Kansetsu Waza (luxazioak) eta Nage Waza (jaurtitzea).
Ondo pasatzeko, ikasteko, teknika lantzeko eta autodefentsarekin konpromisoa hartzeko jardunaldia.