Boxeolari nafarrak galdu zuen Daniele Scardina italiarraren aurka joandako ostiralean Milaneko Allianz Clouden izandako Europako SuperErtaineko Txapelketan. Baita nekearen eta epailearne erabaki batzuen kontra ere.
Hasieratik Bam Bamek bere ausardia erakutsi zuen aurrea hartuz eta 3. eta 4. roundetan KO lortzetik gertu ibili zen. Hala ere, epaileak gelditu zituen erasoa momentu garrantzitsuenetan.
Zoritxarrez, nekea nabaritu zuen 8.etik eta erantzunik gabeko Scardinaren kolpeen konbinazioaren ondoren, arbitroak gelditu egin zuen borroka, eta garaipena eman zion italiarrari.
Zaleek sare sozialen bidez txalotu zuten moduan, borrokalari nafarraren emanaldia itzela izan zen eta ez zuen porrotari merezi.