Datorren larunbatean, martxoaren 27an, Nafarroa Arenan, Kickboxing eta Boxeo gau mistoa izango da. Bertan, David “Infierno” Soriak superwelter pisuko Espainiako Txapelketa defendatuko du, Vigon bizi den boxeolari dominikarraren, "Itzala" José Gregorio Suero Martinezen, aurka.
Borroka handi horretaz gain, Navara Arenako gauak beste bost duelu erakargarri izango ditu, boxeoko bi eta K1eko beste hiru. Horiek guztiak Covid-aurkako araudia errespetatuz.
Antolaketak egokitutako lekua prestatu du, dagoeneko salgai dauden 1.000 eserlekura mugatua, 30 €-tik 100 €-ra bitarteko prezioetan, www.navarrarena.com webgunearen eta Baluarteko leihatilan eskuratu daitezkeenak.