KICKBOXING Hace 4 años

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak erabateko onarpena eman dio Kick Boxingari

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak erabateko onarpena eman dio Kick Boxingari

Uztailaren 20an Tokion izandako bileran, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak erabateko onarpena eman dio Kick Boxingari WAKOren babespean. WAKO Kick Boxing Elkarten Nazioarteko Erakundea da.

Lan handia egin da lortzeko. 2018an behin behineko oarpena lortu ondoren, WAKOk pausoz pauso lan egin du behin betikoa jaso arte.

WAKOko presidentea den Roy Baker pozik zegoen eta jasotako konfiantza eskertu zuen: "Berriro historia egin dugu, albiste inspiragarria da guztiontzat eta onarpenak bultzatzen gaitu kirol olinpikoen familian mantentzeko lan egiteeari begira". Modu berean, eskerrak eman zizkien posible egin duten eragile guztiei.