Urriaren 15etik 24ra bitartean, Kickboxing WAKO Munduko Txapelketa egin da Jesolon (Italia). Espainiako Selekzioak hiru nafar ditu txapelketan.
Andrés Unzue Casajús, 60 kiloko kategorian, eta Moha Hamdi, 86koan ditugu. Lehena gaur bertan hasiko da, 16:25etik aurrera Indonesiako arerio batekin neurtuko baita. Mohak, bestalde, bihar arte itxarongo du, bere aurkaria Italia eta Letoniako lehiakideen arteko borrokatik aterako baita.
Kontinentearteko hitzordu horretako hirugarren foru-ordezkaria Joxe Vicente Eguzkiza da, eta Jesolora joan da hautatzaile nazional gisa.
Norgehiagoka zuzenean jarraitu daiteke, helbide honetan:
https://www.wakolive.com/world-championships-2021.html