KICKBOXING Hace 4 años

Jende asko Tafallako Gaualdian

Jende asko Tafallako Gaualdian

Joan den larunbatean, Tafallako Ereta pilotalekuan, Kickboxing eta Boxeo gau misto ikusgarria egin zen, tafallako aretoaren edukiera bete zuen publikoaren gozagarri.

Boxeo-borroketako amateurren borrokaldietatik hasita, emaitza hauek lortu ziren:

•    54 kilo: Raúl Carvajalek (Kanku), Steven Pilcoren kontra irabazi zuen (Adaka)
•    67 kilo:
 Garat Floresek (Kanku Etxarri Aranaz)  Alex Torreguitar (Rajasi Peralta) garaitu zuen
•    78 kiloMario San Martínek (Dojo Hiryukan) Jose Maria Aranda (Zaragoza)irabazi zuen 

K1 kategorian:

•    Asier Iglesiasek (Kanku) garaitu zuen Augusto Martin (Kuraia)
•    Izan Ibiricuk (Kanku) irabazi zuen Joanes Ezeizaren kontra (Kuraia)
•    María Pixelek (Team Calvet) irabazi zuen Nora Pérezekin (Kanku)

David Soriaren itzulera

Atal amateurreko borrokez gain, Eretako gaualdian ere izan ziren izaera profesionaleko zenbait partida, bai Kickboxingean, bai Boxeoan.

Aipatutako lehenengo modalitatean, Edgar Teixeirak (Rajasi Team) 63 kiloko kategorian irabazi zuen KO-z Bartzelonako Team Calvet-eko Oussama Zaroual; eta Lander Rípodas Ernesto De La Colinari gailendu zitzaion.

Azkenik, “pro” boxeoan, Joseba Diaz Ollok (Kanku) José Isabaren aurkako garaipena lortu zuen Peso Welter-en barruan, eta David “Infierno” Soriak, Elixio Palaciosek irabazi zuen Superwelter-en