Andoni Iglesias De La Cruzek erronka berri bat bilatuko du borrokalari gisa egin duen ibilbide arrakastatsuan, Full Contact Munduko Tituluari 67 kiloko kategorian “eraso” egiten saiatuz.
Horretarako, maiatzaren 21ean, Frantziako Anglet herriko patinodromoan, Guadalupe uharteko Lionel Picord frantziar borrokalaria, modalitateko zazpi aldiz munduko txapelduna, garaitu beharko du.
Bi minutuko 12 round izango dira borrokaldian. baina hau guztiaz aparte, borrokaldi gehiago ere egongo dira; izan ere, Andrés Unzué eta Asier Iglesias lehiakideak ere ikusiko ditugu.