KICKBOXING Hace 2 años

Espainiako Kickboxing Txapelketa Guadalajaran

Espainiako Kickboxing Txapelketa Guadalajaran

Atzo, maiatzak 4, Guadalajarako Erabilera Anitzeko Jauregian hasi zen KickBoxing - Tatami eta Ring Sporten Espainiako Txapelketa, junior eta senior kategorietan.

Txapelketa 15:30ean hasi zen eta datorren igandera arte izango da. Tatami Sport (Point Fighting, Kicklight eta Lightcontact) eta Ring Sport (Full contact, K1 eta Low kick) modalitateetan bostehun kirolari baino gehiagok hartuko dute parte.

Atzoko jardunaldian, Andrés Unzué eta Andoni Iglesias nafarrek lehen borrokak irabazi zituzten; eta Edgar Teixeirak, zoritxarrez, oinbularra hautsi zuen.

Animo Edgarrentzat, eta zorte on guztioi gainerako borroketan.

Esteka honetan zuzenean ikus daiteke lehiaketa:

https://www.youtube.com/@FESPKickboxingMuaythai2023/streams

📸 Más imágenes