KICKBOXING Hace 1 año

Nafarrek distira egin zuten Espainiako Kick Boxing Txapelketan

Nafarrek distira egin zuten Espainiako Kick Boxing Txapelketan

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra Guadalajarako Erabilera Anitzeko Pabiloian Muay Thai eta Kickboxing diziplinetako 2024ko Espainiako Txapelketa jokatu zen.

Nafarroako zazpi kirolarik parte hartu zuten hitzordu horretan eta talde oso lehiakorra osatu zuten sei dominarekin itzuli baitziren etxera (bi urrezko, bi zilarezko eta bi brontzezko domina).

Urrezkoak Lander Rípodasek (-63.5 kg) eta Mohammed Hamdik (+91 kg) lortu zituzten; Izan Ibiricuk (-67 kg) eta Alejandro Torreguitartek (-71 kg) zilarrezko domina bana irabazi zuten; eta Aitor Sanchezek (-71 kg) eta Imad El Azamik (-57 kg) brontzeko bana. Daniel Mateosek ere parte hartu zuen 71 kiloko baino gutxiagokoen lehiajetan (9. postua).

Emaitza guztiak: