KICKBOXING Hace 8 años

Lekunberriko "Invictus" gau-ekitaldi arrakastatsua

Lekunberriko "Invictus" gau-ekitaldi arrakastatsua

Egitarau itzela gozatu genuena pasa zen larunbatean Lekunberriko Kiroldegian, non kluben arteko 12 borrokaldiekin batera, 3 gehiago amateur eta beste bat profesional kategorikoak disfrutatu ahal izan genituen. Bai pugil batzuen lehendabiziko pausoak ring-aren gainean, bai amateur eta profesionalen borrokaldiak kalitate handikoak izan ziren. 

Gogortasun handiko borrokaldia Iordanoven-ena

 

Amateur borrokaldietan boxealari nafarrek garaipena lortu zuten haietako bitan eta hirugarrena berdinketan. Lehenik, Ander Amatrianek irabazi zuen Diego Valtierra puntuengatik eta ondoren, David Soriak berdina egin zuen Guillermo Carvallo zaragozarraren kontra. 

 

Azkenik, amateur kategoriako borrokaldiekin bukatzeko Burlatako Kankukide Andrés Unzue eta Txantreako Adakako Jon Ferrerasen arteko borroka baliogabetu zuten epaileek.

 

Crucero (91 Kilo azpiko) pisuko kategoriako borrokaldia izan zen amaiera ezin hobea. Eskuin batean, Kanku Gimanasioko Marin “Aizkora” Iordanov nafar-bulgariarra, eta kontrakoan, lehenengo mailako boxealari Gheorge Danut errumaniarra. Azken honek Diego "Thor" Torrente kataluniarra KO-z irabazi ondoren.

 

Aurreikusita zegoen moduan, Marin izerditu behar izan zuen garaipena. Izan ere, lehendabiziko round-ean Eguzkizaren maisuaren pugilak ezin izan zituen gelditu sudur eta ezkerreko begiaren kontrako kolpe ikaragarriak. 

 

Baina “Aizkora”-k ez zuen bere azken hitza esan eta ondorengo hiru roundetan errumaniarren abantaila parekatu zuen lan handia eginez. Azkenik, garaipen galanta lortu zuen irabazitako puntuei esker eta seguraski emaitzak bultzatu duela helburu handiagoen bila.