KICKBOXING Hace 8 años

Sekulako giroa Funeseko gau-ekitaldian

Sekulako giroa Funeseko gau-ekitaldian

Maiatzaren 6an, larunbatean gau-ekitaldi mistoa ospatu zen Funeseko Kiroldegian. Gerturatu zirenek K1, Boxeo eta Muay Thai diziplinetako borrokaldiak gozatu ahal zituzten.

 

Hitzorduko momentu garrantzitsuenetariko bat izan zen zehazki Muay Thai diziplinako borrokaldian non Maikel Cárdenasek (Burlatako Kanku Gimnasiokidea) eta Ángel Molinerrek (Peraltako Rajasikoa) elkarren borrokatu zuten Nafarroako 67 baino gutxiagoko Txapelketako titulua irbazteko asmoz. Azkenik, lehia handiko borrokaldi irabazi ondoren, Joxe Eguzkizaren dizipuluak, hau da, Maikel Cárdenas, txapela lortu zuen.

 

Hala ere, borrokaldi interesgarri gehiago ospatu ziren Funeseko ringean. Lau K1eko diziplinan, eta hiru Boxeokoan.

 

Nafarrak nagusitu ziren

 

Erriberako kiroldegiko karmailak bete zituen publiko adoretsuak hiru Nafarroa eta Errioxaren arteko duelu gozatu zituen. Guztietan, etxekoak nagusitu ziren. Ander Amatrianek irarabazi zuen Chimo Eddine eta Joseba Díaz-Ollok eta Moha Hamdik gauza bera egin zuten Iván Lacarraren eta David Barrosen kontra. Nafar guztiak Burlatako Kanku Gimnasiokideak dira. 

 

Beste aldetik, K1 diziplinan Andrés Unzuék (Kanku) lortu zuen garaipena Jaime Urdanpilletaren aurka (Donostiako Kuraiakidea); Adrián Rebolé (Kanku) nagusitu zen Errioxako Ander Sánchezen kontra eta Spartako borrokalari Andoni Geraldesek ere garaipena landu zuen Zangotzako Jon Urrutia aurrean izanda. Tamalez, Kankukide Karlos Eguzkizaren lesioak garaipena eman zion Peraltako Rajasi Gimnasioko Edgar Texeirari. Espero dugu laster sasoian ikustea.