Hurrengo larunbatean Zaragozako "Siglo XXI" Kiroldegian ospatuko da gau-ekitaldia etxeko Perico Fernándezen oroimenez. Ikusleek zazpi borrokaldi, lau olinpiar eta hiru profesional kategorietako borrokaldiak gozatu ahalko dituzte.
Azken hauetariko bat César Núñez Pradorena izango da ringaren gainean borrokatuko du bere 11. garaipena lortzeko lehiakatu dituen 11 borrokaldietan.
“Bam Bam”-ek aurrean izango du Georgiako Savlego Tsamalaidze boxealaria, 1.a georgiar rankingean eta 11 garaipen 17 borrokaldietan lortu dituena. Horietariko zazpi KOz.
Erronka handia bezain beharrezkoa “Bam Bam”-entzat. Betiko moduan barruan daukan guztia emanen du bere karreran aurrera pausoak emateko asmoz helburu nagusi batekin: egun batean Estatuko Txapela lortzea.