KICKBOXING Hace 8 años

"Bam Bam"-en zortzigarren KO

"Bam Bam"-en zortzigarren KO

Pasa zen larunbatean Zaragozako Siglo XXI Kiroldegian ospatu zen gau-ekitaldi bat non pugil nafarra César Núñez Pradok parte hartu zuen bere hutsik gabeko palmaresa luzatzeko nahian. Borrokatu duen guztia irabazi duelako. 

 

Bere aurrean izan zuen Georgiako Savlego Tsamalaidze boxealaria, bere herriko rankingeko lehena, 10 garaipen izanda 17 borrokalditan. Horietariko 7 KOz. 

 

Kanpaiak salbatuta

 

Nafarroako boxealaria estatuko rankingeko bigarrena da pisu erdiko kategorian eta ringean sartu zen azkar bukatzeko asmoz. Izan ere, hainbeste kolpe jaso zituen georgiarrak non bi kontaketa gainditu behar izan zituen. Egia esan, lehenengo roundeko amaierako kanpaiari esker jarraitu ahal izan zuen borrokatzen.

 

Baina bigarrenean, “Bam Bam”-ek ez zion aukera gehiagorik eman eta kolpez kolpe, bere aurkariaren sendotasuna hondatu zuen epaileak KO agindu arte.

 

Gauzak horrela, César Núñezek jarraitzen du menperatu gabeko boxealari izaten  11 borrokaldietan 11 garipen lortu ondoren. Horietako 8 KOz. Zenbakiak ikusita, deitu beharko liokete Estatuko Pisu Erdiko Gerrikoa lehiakatzeko. Tamalez eta esplikaezinez, ez deiarik jaso.