Ekainaren 24an eta 25ean Oviedoko Corredoria Arena kiroldegian lehiakatu zen Espainiako Kick Boxing Txapelketa eta Nafarroako Kanku Gimnasioko ordezkariek lau alditan lortu zuten podiumeko tokirik altuenera igotzea K1 eta Kick Boxingeko modalitateetan.
Azken modalitate honetan Victor Marsalek lortu zuen garaipena 75 kiloko kategorian eta beste hirurak K1-eko Unai AmorenaK (75 k); de Andoni Iglesiasek (63K) eta Andres Unzuek (60 k) egindako lanari esker.
Nafarroak borrokatuko du Txinan
Hain zuzen ere Andres Unzuek Txinara bidaiatu du gau-ekitaldi batean parte hartzeko Espainiako 60 kiloko kategoriako etorkizun handiko borrokalarienetariko bat izateagatik.
Andresek oportunitatea irabazi zuen Asian ospatzen diren gau-ekitaldien sustatzaileari esker. Berak nafarraren ibilbidea jarraintzen du eta.
Gauzak horrela, Joxe Vicente Eguzkizaren ikasleak borrokatuko du Munduko Kickboxingeko beste etorkizun handiko borrokalarien aurka.