Abuztuaren 5ean jendez beteta zegoen Benalmadenako Holiday World Hotelean Cesar "Bam Bam" Nuñez boxealari nafarrak Georgiako Sandro Jajanidze irabazi zuen puntuengatik.
Modu honetan, Joxe Vicente Eguzkizaren dizipuluak bere 12. garaipen kontsekutiboa lortu zuen nahiz eta hitzordua aste bat lehenago ezagutu eta 3 minutu eta erdiko 8 round aurkari gogor baten kontra aurpegiratu.
Aurten Cesar denboraldi ederra sinatzen ari du: 5 garaipen (3 K.O.-z) eta pisu erdiku titulu nazionala itxoiten duen bitartean, urriaren 7an Anaitasuna Kiroldegian ospatuko den 10 roundeko borrokaldi garrantzitsua prestatzen du.
Oraindik ez da ezagutu aurkariaren izena baina Joxe Vicente Eguzkizaren hitzetan "aurkari TOP izanen da ziur".