KICKBOXING Hace 8 años

Borrokalari nafarrak Munduko Txapelketa aurreko kontzentrazioan

Borrokalari nafarrak Munduko Txapelketa aurreko kontzentrazioan

Orain duela 15 egun, Espainiako Kickboxing Federazioak kontzentrazioa antolatu zuen diziplina honetako Munduko Txapelketa prestatzeko asmoz. Hitzordua lehiatuko da Budapesten azaroaren 4tik 12ra eta Espainiako Selekzioak parte hartuko du.

 

27 borrokalarik bidaiatuko dute Hungriara eta haien artean 5 nafar daude. Horietariko lauk borrokatuko dute ringean eta beste batek tatamin. Andoni Iglesiasek eta Víctor Marsalek borrokatuko dute Kickboxingean; Andrés Unzuék eta Unai Amorenak K1ean eta tatamin, David Bernabék Kick Light modalitatean.

 

Baina kuadrilla hau ez da bakarrik egongo Budapesten Joxe Vicente Eguzkizak ere bidaiatuko duelako Federazioko Maila Handiko Lehiaketako Zuzendaria izanda. Lan honetarako Eguzkizak bi teknikari entzutetsuaren laguntza izanen du: Manuel García Ramiro salmancarrena eta Javier Fraile madrildarrena.

 

Nafarroako Borrokalariak

 

Andoni Iglesias: Kickboxing, 63.5 kilo

 

Víctor Marsal: Kickboxing, 75 kilo

 

Unai Amorena: K1, 75 kilo

 

Andrés Unzué: K1, 60 kilo

 

David Bernabé: Kick Light, 57 kilo


📸 Más imágenes