KICKBOXING Hace 8 años

Gau-ekitaldi Solidarioa Anaitasunan

Gau-ekitaldi Solidarioa Anaitasunan

Hurrengo urriak 7 arratsaldeko 7etatik ospatuko da tradizionala den Anaitasunako Gau Ekitaldia. Aurten bereziagoa izango da solidarioa izango delako Kanku Gimnasioaren laguntzari esker.

 

Ekitaldian zehar euro bateko txartelak salduko dira Aitor laguntzeko asmoz. Txiki honek tratamendu oso garestia jaso behar du istripu bat sufritu ondoren eta bildutako diru guztiak lagunduko dio pixka bat.

 

Txartelen bidez ez ezik, kontu korrontearen bidez lagundu ahal diogu:

 

ES  22 3008 0228 5920 6322 5615

 

Honako hauek dira zozketatuko diren sari batzuk baina seguraski sorpresa baten bat gehiago izanen dugu:

 

Boxealari ezberdinen argazki bilduma.

Sesio fotografikoa.

10 orduko Argazki Ikastaroa.

César Núñezen Kamiseta.

Bi pertsonendako bazkaria Iruñeko Iruñazarra Jatetxean.

Ray Sugar marka produktuetako lotea.

Baines produktuetako lotea.

 

 

Iturria: Abraham Domínguez

Argazkia: José Luis Gorría