KICKBOXING Hace 8 años

Antaitasunako gau-ekitaldia prest!

Antaitasunako gau-ekitaldia prest!

Urriaren 7an Anaitasuna Kiroldegian gau-ekitaldi misto mundiala biziko dugu. Arrisku handikoa, bere izenak dion bezala. Maila handiko borroka guztiek ez dute faborito handirik eta lehia handikoak izanen dira.  

 

Ikusleek gozatu ahalko dituzte 10 borrokaldiz non parte hartuko dute Burlatako Kankukide hoberenek ospa handiko aurkari nazional eta internazionalen konta.

 

Gauzak horrela, 5 boxeo borrokaldi izango dira eta haien artean, azpimarratzekoa da César “Bam Bam” Núñezen eta José “El Matador” Charles mexikarraren artekoa. Boxealari aztekak FECOMBOXeko (Federación de Comisiones de Boxeo Mejicanas) azken txapelduna da eta 12 KO daramatza.  

 

Nafarrari ez diote utzi borrokatu titulu nazionala eskuratzeko oraindik. Hala ere, saiatuko da bere burua aldarrikatzen maila handiko aurkarien kontra. Borrokaldiak 3 minutuko 10 round izango ditu. 

 

Bezain polita izanen da Marin “Aizkora” Iordanoven eta Álvaro Terrero cadiztarraren arteko borrokaldia. Chiclana de la Fronterakoa lehia handiko borrokalaria da eta saiatuko da eszenatoki izugarri honetan Aizkora irabazten.

 

Boxeo modalitatean ere Ander Amatriain estrenatuko da boxealari profesionala bezala Reynaldo Mora espainiar-nikaraguarraren aurka (3 minutuko 4 round), David Soriak  Mikel Sortino euskal-venezuelarraren kontra borrokatuko du (3 minutuko 3 round) eta Joseba Díazek Reni Arregi bilbotarraren aurka, borrokaldiaren iraupena berdina izanda.

 

Arte Martzial Mistoek (MMA) ere bere protagonismoa izanen dute bi borrokaldi interesgarriekin. Lehenik, Ricardo Etxarte kaiolan sartuko da Jonathan Casariego galiziar Munduko Txapeldunarekin. Bigarrenik, Mikel Mendinuetak Wesley “Tarzán” De Jesús lekeitiarra izanen du aurrean. Kuriositatez, hemendik gutxira biek parte hartuko dute Fight Time telebistako reallity show batean.

 

Hau guztia gutzi izango balitz K1eko eta Kickboxingeko borrokaldietaz gozatu ahalko da. K1eko modalitatean Adrián Rebolék Alex García errioxarraren aurka borrokatuko du eta Andrés Unzuek aurrean izanen du Avetik Petrosyan armeniarra.

 

Kick Boxing-en Andoni Iglesias Europako Txapeldunak erronka izango du Artyom Grigoryan armeniarraren aurka lehiakatuz.

 

Benetan, maila handiko kartelera da. Ez galdu!