Kanku Gimnasioko kideek kanpotik eta etxetik etorritako maila handiko aurkariak izan zituzten eta ikuskizuna itzela izan zen.
César Núñezena borrokaldi bereziena izan zen. Nazionaleko titulua lortzeko aukera oraindik ematen ez diotenez, aurkari indartsuak aukeratzen ditu sasoian mantentzeko. Anaitasunan, Charles "El Matador" mexikarra izan zuen aurrean. FECOMBOXeko azken txapelduna eta 12 KO izanda bere curriculumean. Lehia handiko borrokaldia izan zen eta "Bam Bam"-ek lan handia egin zuen hasieratik. Hala ere, boxealari mexikatarraren azkartasunak eta profesionaltasunak borrokaldia eraman zuten azken txandara. 10. roundean iruindar zaleak ia ia Cesarren garaipena ospatzen ari zirenean, Charlesen erreakzioa mundiala izan zen, kolpe izugarriak konektatu zituen eta lonaren gertu egon zen boxealari nafarra. Bestalde, "Bam Bam"-ek eutsi egin zuen eta irabazi zuen lortutako puntuengatik. Boxealari nafarraren 13. garaipen kontsekutiboa izan zen.
Kickboxing, K1, MMA… eta boxeo gehiago
Boxeo modalitatean ere, iragarritako 3 borrokaldi baino bat gutxiago lehiatu zen Marin Iordanov "Aizkora"-ren eta Alvaro Terrero cadiztarraren artekoa aldi batera utzi behar izan zen nafarraren lesioarengatik.
Gauzak horrela, Joseba Diazek irunberritarrak Reni Arregui bilbotarra irabazi zuen puntuengatik, David Soriak berdina gin zuen Mikel Sortinoren Euskal-venezuelarren aurka, eta Ander Amatriainek "Argala"-k ere garaipena lortu zuen bere estreinaldian boxeoan Reynaldo Moraren nikaraguar baina Espainian nazionalizatuaren kontra.
Arte Martzial Mistoek (MMA) ere beraien protagonismoa izan zuten. Modalitate honetako lehenengo borrokaldian Mikel Mendinuetak Wesley De Jesus "Tarzan" lekeitiarra irabazi zuen bide azkarrenetik, gillotinaz. Ricardo Etxartek olipiarrak Jonathan Casariego Munduko Txapelduna irabazi zuen teknika berdinari esker.
Jaialdiak K1eko eta Kick Boxingeko borrokaldiak izan zituen
K1-ean Andres Unzuek bere zaleei garaipena eskaini zion Avetik Petrosian txapeldun armeniarra irabaziz. Kickboxing diziplinan, Adrian Rebole nagusitu zen Alex Garciaren errioxarraren kontra zangozarrak puntuengatik irabazi baitzuen. Andoni Iglesiasek etxabakoitztarrak bere partez, gainditu zituen oinetako mina Artiom Grigoryan armeniarra irabazteko. 6 aldiko Espainiako Txapeldunak sufritu zuen epaileek aho batez erabakitako garaipena lortzeko.
Hitz batez, gau magikoa Anaitasunan bizi zena non Kank Gimnasioko kideek lehiatu ziren 9 borrokaldiak irabazi zituzten.