Azaroaren 4tik 12ra Budapesten Kickboxing-eko Mundu Txapelketa lehiatua izan zen eta Kanku Gimnasioko 5 borrokalari nafarrek parte hartu zuten. Joxe Vicente Eguzkizak ere bidaiatu zuen Espainiako Federazioko Maila Handiko Lehiaketako Zuzendari lanak egiteko.
Merezitako domina
Nafarren emaitzarik onena K1 modalitatean eskuratu zen. 60 kilo azpiko kategorian, Andres Unzuek lehiaketa bikaina protagonizatu zuen. 19 urteko borrokalari nafarrak finalaurrekoan galdu zuen Michal Krolik poloniarraren aurka epaileen erabaki polemiko batengatik.
Bezain aipagarria izan zen Andoni Iglesiasen jokaera. Nahiz eta lehenengo borrokaldian txapeldun greziarra irabazi ondoren oineko lesioa izan, final-laurdenetara iritsi zen. Txanda horretan Alexander Konovalov izan zuen aurrean, alegia, borrokaldi onenetariko bat. Nafarrak borrokaldi osoa aguantatu zuen ere, puntuengatik galdu zuen ondoren lehiaketako txapelduna izan zenaren aurka.
Beste borrokalari nafarrek ere lehiaketa ona egin zuten final-zortzirenetara iritsiz. David Bernabek (75 kiloko Kick Light) eta Unai Amorenak (75 kiloko K1) txapeldun esloveniarren aurka eta Víctor Marsalek (75 kiloko Kickboxing) Nikola Crvenkovic kroaziarren kontra galdu egin zuten.
Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.