KICKBOXING Hace 8 años

Tafallako gaualdia badator!

Tafallako gaualdia badator!

Hurrengo otsailaren 10ean Ereta Pilotalekuan 19:00etatik bederatzi borrokaldiko gaualdi misto bat gozatu ahalko dugu Kick Boxing, Boxeo, K1 eta MMAko diziplinetan.

David Soria Kankukidea boxeo profesionalean estreinatuko da Zaragozako Kioboxeko Pablo Iniestaren aurka. Gimnasio aragoiar honetatik ere dator Marius Istrate. Andre Amatrianek (Kanku) bere hirugarren garaipen profesionala bilatuko du errumaniarren kontra.

Bezain interesagarria izango da Marin Iordanov (Kanku) eta Alvaro Terrero cadiztarraren arteko lehia eta boxeoko borrokaldiak amaituko dira Asier Amatriain (Kanku) eta Unai Arroyoren (Adaka) arteko nafar derbiarekin.

K1eko modalitatean, protagonistak honako hauek izango dira:

- Adrian Rebole (Kanku) vs. Joxean Cenborain (Rotxa) Nafarroako 80 Kilo Kategoriako Titulurako.

 Izan Ibiriku (Kanku) vs. Edgar Teixeira (Rajasi Peralta)

-  Andrés Unzué (Kanku) vs. Toufik Tazi

Gutxi izango balitz, Kevin Molinak (On Fitness) eta Iker Azparrenek (Dojo Hiryukan) Kick Boxingeko borrokaldia protagonizatuko dute eta Ricardo Etxarte (Kanku) saiatuko da Yovani Martinez kubatarra irabazten nafarraren zaleen aurrean.