KICKBOXING Hace 8 años

Andoni Iglesiasek bere titulu europarra defendatuko du

Andoni Iglesiasek bere titulu europarra defendatuko du

Datorren larunbatean Andoni Iglesias borrokalari nafarrak Europako Kick Boxing Txapeldun tituluaren 1. defentsa izanen du 2016ko urrian Anaitasunan Semir Delic bosniarra irabazi eta gero. Kanku Eguzkiza klubakideak 64,5 kiloko kategorian borrokatzen du eta lehendabiziko borroka honetan, Luca Mameli italiarra aurrean izango du. Borrokalari indatsu honen aurkako duelua Bergamon izanen da. 

 

Dudarik gabe, erronka handia izango da eta nafarra motibatuta dago: “Titulua etxetik kanpo defendatseak bere xarma du ere bai. Banuen gogoa. Irabaziz gero, zapore goxoago izango dut". Modu berean, Andonik aitortzen du sasoian dagoela "intentsitate handiko entrenamenduak egiten ari naiz orain duela hilabete bat eta erdi, sasoi onean nago eta indartsu fisikoki eta mentalki".

 

Bere entrenatzaileak ere baikorra da. Joxe Vicente Eguzkiza Errusian dago Yunier Dorticos-i laguntzen Boxeoko Federazio Internazionaleko finalera iristen. Alegia, pisu gurutzaontziko kubatarrak Murat Gassieven aurka jokatuko du. Kankuko teknikarien ustez txapeldunaren izaerak lagun behar dio Andoniri: "Nahiz eta italiarra oso arriskutsua izan, Andoni txapelduna da eta gerrikoak puntuak eman behar dizkio. Joan baino lehen primeran ikusi nuen gure borrokalari. Nik uste irabaziko duela eta gonfidantza osoa dut berarengandik". 

 

Andonik aitortzen du aurkaria ez duela gehiegi ezagutzen: “Luca ezagutu ez arren, badakit azken bi urte hauetan dominak lortu dituela WAKOko europako eta munduko txapelketetan". Taktikaren aldetik, gauzak argiago ditu nafarrak: "Nahiz eta borroka nondik nora joango den ez jakin, nik uste hobe dudala nik iniziatiba izatea eta erritmoa nik markatzea".

 

Italian titulua defendatu ondoren, Iglesiasek espero du titulua defendatzen jarraitzea Turkiako Munduko Irekian eta Espainiako Txapelketetan etorkizunean titulu mundialerako borrokatzeko. "Helburua da kirol honetan ahalik eta gehiena irabaztea eta pisuko borrokalaririk onena izatea". Hori bai, lehen aurrera atera beharko du lehenengo defentsa Bergamon eta nafar zale guztien babesa izango du.

 

Fitxa Teknikoa

 

• Izena: Andoni Iglesias De La Cruz

• Jaiotzedata: Iruñean, 1989ko abuztuaren 8an

• Diziplina: Kick Boxing

• Pisua: 64.500 kilos

• Kluba: Kanku

• Entrenatzailea: Joxe Vicente Eguzkiza

 

Palmaresa: Kick Boxing-eko Espainiako Txapelduna (5 aldiz), Savateko Espainiako Txapelduna, Savateko Munduko Txapeldunordea, 2014ko WAKO Europako Amateur Txapelduna, WAKO Europako Txapeldun Profesionala. 

📸 Más imágenes