KICKBOXING Hace 8 años

Nafarroako KickBoxing eta K1 Txapelketa gaztez lepo

Nafarroako KickBoxing eta K1 Txapelketa gaztez lepo

Joan zen larunbatean, hilak 3, Azkoieneko Vicente Lacalle Pilotalekuan izan zen Nafarroako Kickboxing eta K1 Txapelketa non Nafarroako 7 klubako 40 kide baino gehiagok parte hartu zuten. Lehiaketak bi eszenatoki izan zituen. Alde batetik, ring-aren gainean K1eko modalitateko borrokalariak aritu ziren, eta bestetik, ondoan ezarritako tatamin Kick Light eta haur kategoriako Kick Light diziplinetako lehiakideak. Hain zuzen ere, azken kategoria honek 13 kirolari izan zituen gaualdiko jendetsuena izanez.

 

Harrobia indartsu dator

 

Haur kategorian, lehia handiko kanporaketak izan ondoren, finalek pisu bakoitzeko txapeldunak zehaztu zituzten.

 

35 kilo baino gutxiagoko kategorian Nicolas Hernandez (Azkoieneko Rajasi klubakidea) eta Odei Abad (Burlatako Kanku klubakidea) finaleko protagonistak izan ziren. Biek 10 urte dituzte eta hiru roundeko borroka izan ondoren, epaileek erabaki zuten Burlatako klubakidea txapelduna izan behar zela. 

 

Jarraian,  Nadir Talahoui (Barañaingo Qbak Kluba) eta Mariano Muñoz (Dojo Hiryukan) tatamin aurkeztu ziren 50 kilo baino gutxiagoko titulua erabakitzeko. Nahiz eta biek 13 urte izan, Mariano nagusitu zen batez ere bere altueragatik.

 

13 urteko borrokalariak ere izan ziren 65 kilo baino gutxiagoko kategoriako finaleko protagonistak. Berriro Rajasi eta Kankuren arteko duelu izan zen non etxeko Raul Herrerak Eguzkiza Maisuaren dizipulua den Unai Abaden aurka borrokatu zuen. Borrokaldi honetan, nahiz eta Unaik pisu arinagoa izan, garaipena lortu zuen bere anaia Odeik bezala. Hala eta guztiz ere, lehia handiko duelu izan zen Herrerak ez zuen inoiz amorerik eman.

 

Haur kategoria honetako azken finalean (70 kilo baino gutxiago) Alex Torreguitarten (Rajasi) eta Tomay Borjaren (Kanku) borrokaldi arteak gozatu ahal genituen. Aiezkondarrak etxekoen lehendabiziko garaipena lortu zuen. 

 

Neskek ere bere tokia izan zuten

 

Kirol honek ere berdintasunaren aldeko apostua mantentzen du eta txapelketa honetan argi eta garbi geratu zen. Gauzak horrela lau neskek parte hartu zuten 55 kilo bino gutxiagoko Emakumezkoen K1 eta 65 kilo baino gutxiagoko Kick Light modalitateetan.                       

 

Ring-aren gaineko lehenengo norgehiagokan Karolina Sarasua Barañaingo Qbak taldekideak Nora Perez Kankukidea gainditu zuen; eta bigarrenean, Angela Barzana Azkoiengo Rajasiko borrokalariak Nerea Gonzalez Burlatako Kankukidea irabazi zuen.

 

Emaitzak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados