KICKBOXING Hace 8 años

5 domina borrokalari nafarrentzat Espainiako Muay Thai Txapelketan

5 domina borrokalari nafarrentzat Espainiako Muay Thai Txapelketan

Martxoaren 9tik 11ra Bartzelonako Malgrat de Mar herrian lehiatu zen Espainiako Txapelketa haur, kadete, junior eta senior kategorietan. Javier Labiano eta Angel Fernandez teknikariek 7 kirolariko espedizio nafarra zuzendu zuten eta zazpi domina ekarri zituzten maletan.

 

Karol Sarasuak, Iñaki Orradrek eta Unai Amorenak urrezko dominak jantzi zituzten lan bikaina egiteagatik.

 

Barañaingo Qback gimnasioko neskak parte hartu zuen 12 eta 13 urteren arteko kategoriako 58 kilo baino gutxiagoko lehiaketan eta finalean Irene Lloret valentziarra gainditu zuen.   

 

Iñaki Orradre Burlatako Kanku zentroko borrokalariak gazte kategoriako 75 kilo baino gutxiagoko pisuan lehiatu zuen eta finalean Adrian Gavela gaztelaua irabazi zuen.

 

Unai Amorena Kanku-ko kidea nagusitu zen elite kategoriako 75 kilo baino gutxiagoko pisuan Alejandro Fernandez asturiarra KOz irabazteari esker. Iruindarra Euskalerria Irratiko "Kirol Txiki, Esfortzu Handi!" irratisaioko protagonista izan zen. Amorenari egindako elkarrizketa entzun.

 

VIctor Goñik eta Izan Ibiricuk beste bi dominak lortu zituzten biak brontzezkoak izanda.

 

Ibiriku Eguzkizaren dizipulua da, gazte kategoriako 63,5 kilo baino gutxiagoko pisuan borrokatu zuen eta finalerdietan Miguel Angel Fernandez katalanarren kontra galdu zuen. Aurkari zaila izan zen, hoberenetariko bat. Izan ere, Fernandezek lehiaketa irabazi zuen. Nafarrak borroka gogorra planteatu zuen eta irabazteko aukerak izan zituen. Hala ere, duelua galdu ondoren, brontzezko dominarekin konformatu behar izan zen.

 

Gauza bera gertatu zitzaion Victorri. Azkoieneko Rajasi klubako borrokalariak parte hartu zuen 18 urte baino gehiagoko kategoriako 63,5 kilo baino gutxiagoko pisuan eta zozketan tokatu zitzaion aurkaria Mohamed Salhi valentziar-marokoarra izan zen. Alegia, lehiaketako txapelduna izan zena. Azkoieneko kirolaria indartsuz aritu zen arren, Salhik bere kalitatea inposatu zuen gure kirolariari brontzezko domina utziz.

 

Nafar taldeko beste kideek ez zuten zorte handirik izan eta lehiaketatik kanpo geratu ziren lehenengo borrokaldiak galdu eta gero. Goyo Martinez gazte kategoriako Rajasi klubakideak porrota jaso zuen 54 kilo baino gutxiagoko final-laurdenetan Marouane Laghrib murtziarraren kontra eta bere taldekide Ángel Molinerrek galdu egin zuen txanda berdinean Carlos Martinezen aurka, gero txapelduna izan zen borrokalariaren kontra. 

📸 Más imágenes