Iruñeko Anaitasuna kiroldegian apirilaren 14an izango da, "Bam Bam" Núñez boxealari nafarrak "Tiburon" Vallejo izango du aurrean ring-aren gainean eta Pisu Erdiko Espainiako Txapelketako gerrikoa jokoan jarriko da.
Boxealari nafarrak ez du porrotarik ezagutzen. Izan ere, 14 garaipen jarraituak lortu ditu eta horietariko 8 K.O.-z lortu zituen. Oyóneko borrokalariak bere partez 6 garaipen eta 4 porrot sinatu ditu.
Gaualdi interesgarria
Borrokaldi nagusiarekin batera beste hiru norgehiagoka profesional izango dira. Marin Iordanov-ek Daniel Robles cadiztarraren aurka borrokatuko du, David Soriak Jesús Moreno alacantarraren kontra eta Ander Amatriainek Fernando Gandarias errioxarra izango du aurrean.
Gutxi izango balitz, Andoni Iglesias gaurko K1eko 64 kiloko Europako Txapeldunak Ángel Martín valentziarren aurkako duelua ikusi ahalko da ere bai.
Honetaz gain, Andrés Unzué Nafarroako K1eko promesa berria, Mohamed Hamdi eta Lander Rípodas ere ring-era igoko dira.