KICKBOXING Hace 7 años

Erdiko Pisuko Txapelketaren pisaketa Itaroan izango da

Erdiko Pisuko Txapelketaren pisaketa Itaroan izango da

Espainiako Erdiko Pisuko Txapelketaren pisaketa Itaroa Merkataritza Gunean izango da borrokaldiaren aurreko egunean. Dakigun bezala, César "Bam Bam" Núñez nafarraren eta Jorge "Tiburón" Vallejo errioxarraren arteko norgehiagoka apirilaren 14an Anaitasuna Kiroldegian 20:00etan izango da.  

 

Boxealari nafarrak ez du porrota ezagutzen eta 14 garaipen jarraian lortu ditu. Horietariko 8 KO-z. Bere aurkariak aldiz 6 garaipen eta 4 porrot daramatza. 


Gaualdi erakargarria

 

Borrokaldi honetaz gain, bi boxeoko norgehiagoka eta lau K1eko dueluak gozatu ahalko ditugu.

 

Boxeoan Marin Iordanovek Daniel Roblesen aurka borrokatuko du eta David Soriak Jesús Morenoren kontra. K1eko modalitatean, Andoni Iglesias gaurko 64 kilo kategoriako Europako Txapelduna eta Turkiako Irekiako txapeldunordeak Fernando Gandarias errioxarra izango du aurrean.

 

Turkian brontzezko domina lortu ondoren, Unai Amorenak Darling Mena dominikarraren aurka lehiatuko du. Mohamed Hamdik bere partez,  Maliko Ousmani Traoré Fumasaren kontrako duelua izango du eta azkenik, Lander Rípodasek Luigi Aranari (Bilboko Élite Sport) aurre egingo dio.


Ondorengo estekaren bitartez gaualdiari buruzko bideo bat ikusi dezakezu.

 

http://www.kicknavarra.com/videos/