KICKBOXING Hace 7 años

Borrokalari txikiek distiratu zuten Arrosadian

Borrokalari txikiek distiratu zuten Arrosadian

Joan zen larunbatean, hilak 2, Nafarroako Kirol Jokoetako Kick Boxing diziplinako jardunaldia izan zen Arrosadian non parte hartu zuten 6 taldeko 21 kirolarik: Sparta eta Hiryukan iruindarrak, Irurtzun KT, Tafallako Otsoak, Kanku burlatarra eta Azkoiengo Rajasi. Hain zuzen ere, azken talde honetako ordezkariek 5 lehiaketetatik 4 irabazi zituzten.

 

Parte hartzaileak hain gazteak izanda Kick Light modalitatea erabili zen. Modalitate honetan kontaktua arinagoa da eta babesgarriak erabiltzen dira bai buruan, bai hanketan.

 

Kiroldegian ezarritako tatamien gainean lehiakideak aritu ziren sei pisutan: emakumezkoen kategorian -55Kg; -60 Kg; -65 Kg eta -75 Kg pisuetan; emakumezkoen 63 kilo baino gutxiagokoan, eta hauetaz aparte, borrokalari gazteenek parte hartu zuten 40 kilo baino gutxiagoko lehian.

 

Azken honetan, 2008. urtean jaiotako Hodei Abadek (Kanku) eta Nicolás Fernándezek (Rajasi) elkarren kontrako borrokaldi bikaina protagonizatu zutenez, epaileek erabaki zuten irabazlerik ez izatea, ezta galtzailerik ere. 

 

Leire Gorrik (Otsoak), Naroa Aznarek (Kanku) eta Ángela Barzanak (Rajasi) parte hartu zuten nesken kategorian eta Azkoiengo borrokalaria txapeldun izan zen Naroa Aznar finalean gainditu eta gero. Naroak Leire Gorri irabazi zuen lehendabiziko txandan.

 

Mutikoen 55 kilo baino gutxiagoko borrokaldietan Yasin Bezgak (Rajasi) eta Luis Padillak (Irurtzun) lehenengo finalerdia protagoniaztu zuten eta Unai Palacínek (Kanku) eta Ali El Amranik (Irurtzun), bigarrena. Yasin eta Unai finalerako sailkatu ziren eta Rajasiko taldekideak borrokalari burlatarra irabazi zuen Nafarroako Kirol Jokoetako urrezko domina irabazteko.

 

60 kilo baino gutxiagoko kategorian finalerdiak honako hauek izan ziren:

- Pedro Barrutia (Rajasi) vs. Ibai Hernández (Kanku) 

- Mariano Muñoz (Hiryukan) vs. Joel Texeira (Rajasi)

Finalean, Barrutiak Muñoz gainditu zuen txapelketako irabalea izanez. 

 

65 kilo baino gutxiagoko lehiaketan berriro Rajasiko taldekide bat sartu zen finalean: Alex Torreguitar. Kasu honetan Sparta Gimnasioko Yeray Marcosen aurka borrokatu zuen eta Alexek laugarren garaipena eman zion Azkoiengo taldeari. 

 

Azkenik, 75 kilo baino gutxiagoko kategorian Kanku Gimnasioko Aratz Díezek eta Aitor Azanzak, Sparta Gimnasioko Aitor Ayesak eta Otsoak taldeko Unai Carrascok finalerdietara iritsi ziren. Justu azken biek finala protagonizatu zuten eta tafallatarrak iruindarra irabazi zuen Nafarroako Kirol Jokoetako jardunaldi honetako irabazleen zerrenda betetzeko.

📸 Más imágenes