KICKBOXING Hace 7 años

Andres Unzue, Europako Txapelketara

Andres Unzue, Europako Txapelketara

Andres Unzue borrokalari nafarra parte hartzen ari da urriaren 13tik 21era Eslovakiako Bratsilava herrian lehiatzen ari den Europako Wako Txapelketetan. Hau da, Munduko Kick Boxing Erakundeen Elkarteko txapelketa.

 

Burlatarra 60 kilo baino gutxiagoko K1eko modalitatean lehiatzen ari da eta Joxe Vixente Eguzkika 8 kideko Espainiako Selekzioko Zuzendari Tekniko lanak egiten ari da. Unai Amorenak  ere parte hartu behar zuen arren, Espainiako Txapelketan eskumuturreko lesioa izan eta gero, ekitaldi kontinentala galdu du.

 

"Zaila den arren Munduko hoberenak daudelako, saiatuko gara domina bat ekartzen", dio Eguzkizak.

 

Borja Mendioroz nafarrak ere bidaiatu du Espainiako Kick Boxing Federazioko Nazioarteko Harremanetako arduraduna gisa.

 

Andresi tokatu zaion ligaxka kontsulta daiteke ondorengo estekaren bitartez.


https://bit.ly/2IQRgbA

📸 Más imágenes