Joan zen larunbatean (hilak 24) Bizkaiko Zalla herriko Ibarrekolanda Pilotalekuan lehiatua izan zen Amateur kategoriako Euskadiko Txapelketa. Lehiaketa honek balio izan zuen 2019ko otsailaren 28ko martxoaren 3ra Dublinen izango den ospa handiko Irish Open - Munduko Wako Txapelketarako sailkatzeari begira.
Azkoiengo Rajasi Team-eko delegazioak hara bidaiatu zuen Caparrosoko Ángel Moliner eta Edgar Texeira borrokalariek eta Ángel Fernández teknikariak parte har zezaten. Bi kirolariek irabazi zuten haien pisuetan eta plaza lortu zuten Munduko Txapelketarako.
Ángel Molinerrek parte hartu zuen 67 kilo baino gutxiagoko kategorian eta izandako hiru borrokaldiak irabazi zituen. Lehenengo txandan, Amurrioko Chok Dee Klubako Rubén Domínguez irabazi zuen belauneko K.O.-z. Finalerdian Donostiako Kuraia Klubako Joseba Cilveti gainditu zuen puntuengatik. Azkenik, finalean maila handiko Zornotzako Ukabilak Klubako Haritz Uriarte irabazi zuen eta txapeldunaren gerrikoa eskuratu zuen.
Edgar Texeirak bere partez 63,5 kilo baino gutxiagoko lehiaketako irabazlea izan zen. Lehendabiziko txandan Llodioko Hajime Klubako Jagoba Pazosi gailendu zion egindako “spinning back first”-ri esker. Final-laurdenetan Bainoako Cyfit Klubako Ohian Prasit aurrean izan zuen eta berriro irabazi zuen “spinning back kick” batengatik. Finalerdian kategoriako hoberenetariko baten kontra borrokatu behar izan zuen. Hau da, Varnier de Agen Team-eko borrokalari frantziar baten aurka. Lehia handiko duelua izan zen eta nafarra finalerako sailkatu zen puntuengatik. Azkenik, Markina Muay Thai Klubako Alex Sosaren kontra borrokatu zuen gerrikoaren bila. Zaleak ere kontra izan arren, nafarra duelu bikaina protagonizatu zuen puntuengatik irabaziz.
Modu honetan, bi nafar izanen ditugu ospa handiko Irish Open - Munduko Txapelketan non 4000 kirolari bilduko dira.