Larunbatean, Peraltan, Kick Ligth modalitateko Kickboxingeko Kirol Jokoetako lehendabiziko jardunaldia ospatu zen. Bertan kimu, haur, kadete eta junior mailetako 25 kirolarik parte hartu zuten zeinak, Tafallako Otsoak, Iruñako Rotxa eta Boxrus, Burlatako Kanku eta Peraltako Rajasi taldekideak ziren.
Eguraldi ezin hobea izan zela eta, antolatzaileek tatamia Vicente Lacalle Frontoiko kanpoaldera ateratzea erabaki zuten.
Lehia gazteekin hasi zen, 10 eta 11 urteko kimu mailako 6 partaideekin.
Kategoria honetan hain izan zen aparteko finaleko maila zeinetan epaileek baliogabeko borrokaldia izatea erabaki zuten. Beraz, Kanku taldeko Hodei Abadek eta Nicolás Fernándezek (Rajasi) urrea eskuratu zuten biek.
Haurren mailan Víctor Moralesek irabazi zuen jokoetako lehendabiziko jardunaldia Jon Pascualen kontra.
Kadete eta gazte mailetan 2 pisu desberdinetan sailkatu ziren partaideak borrokatu beharreko 13 jokalariak banatzeko.
Gauzak horrela, 63 kiloko kadete mailan, Yasin Bezga eta José Antonio Herrerak lortu zuten urrezko domina.
67 kiloko mailan Kanku taldeko Lucas Martínezek irabazi zuen.
Azkenik gazteen maila ailegatu zen. Bertan 9 kirolarik parte hartu zuten, 7 mutil eta 2 neska.
71 kiloko emakumezkoen mailan Ángela Barzanak (Rajasi) lortu zuen urrezko domina.
Gizonezkoen lehian, 63 kiloko mailan Pedro Barrutiak (Rajasi) eskuratu zuen garaipena.
75 kiloko mailan Peraltako Alex Torreguitarrek bilakatu zen irabazle.
Banakako lorpenek taldekako sailkapena osatu zuten non Rajasi taldek lehendabiziko postuan geratu zen, haren atzetik Kanku talde bigarren, Rotxa eta Otsoak hirrugarren postuan geratu ziren biak eta azkenik Boxrus.
Ondorengo estekan ikusi daitezke jardunaldiaren argazkiak.