KICKBOXING Hace 7 años

Deialdi garrantzitsua eta bikoitza gure kirolarientzat

Deialdi garrantzitsua eta bikoitza gure kirolarientzat

Asteburu honetan Kontaktuko kirolek konpromiso bikoitza daukate Espainian eta atzerrian ospatuko diren txapelketekin.

 

Urrutiago ospatuko den lehia Irlandan izango da, non otsailak 28 eta martxoak 3 bitartean Irish Open- Copa del Mundo Wako Txapelketa ospatuko da. Munduan izaten diren Kickboxing Txapelketen artean jendetsuena da. Aurten 4000 borrokalarik izena eman dute kategoria eta modalitate desberdinetan parte hartzeko.

 

Bertara Kanku taldeko Andoni Iglesiasek eta Rajasiko Edgar Teixeira eta Ángel Moliner-ek bidaiatuko dute eta hiruek K1 mailan borrokatuko dute.

 

 

Espainiako Muay Thai Txapelketa

 

Guadalajarako Aguas Vivas kiroldegian asteburu honetan ere ospatuko den Espainiako Muay Thai Txapelketan bost borrokalari nafar izango ditugu. 

 

Rajasi Team Taldeko, Pedro Barrutia eta Alex Torreguitar; Gimnasio Kankuko, Izan Ibiricu eta Iñaki Orradre eta  Boxrus taldeko, Mikel Fernández ordea.

Joxe Vicente Eguzkiza eta Ángel Fernández, tekniko bezala izango dituzte.

📸 Más imágenes