KICKBOXING Hace 7 años

Urrezko poker nafarra Espainiako Muay Thai Txapelketan

Urrezko poker nafarra Espainiako Muay Thai Txapelketan

Nafarroako Federazioak bost borrokalari aurkeztu zituen joandako asteburuan Guadalajaran izandako Espainiako Muay Thai Txapelketan eta lau urrezko domina irabazi zituzten.

 

Lehenik, Izan Ibiricu (Kanku) podiumeko tokirik altuenera igo zen borrokalari bizkaitar baten aurka lehia handiko norgehiagoka irabazi eta gero.

 

Bigarrenik, Iñaki Orradre (Kanku) txapeldun ere izendatu zen bi borrokaldi gainditu ondoren. Lehenengoan, lehia handiko valentziar bati gailendu zion, eta finalean, Murtziako ordezkariari modu errazagoan.

 

Hirugarrenik, Rajasi Team-eko Alex Torreguitarrek eskuratu zuen urrezko domina. Caparrosoko borrokalari katalan eta kanariar bana gainditu zituen titulua lortzeko.

 

Laugarrenik, borrokatu gabeko titulua iritsi zen Mikel Fernandezen aurkaria agertu ez zelako. Hain zuzen ere 3000 dolarreko borrokaldi profesional baterako deitu ziotelako. Hala eta guztiz ere, urrezko domina garrantzi berdina du.

 

Bosgarren ordezkariak ez zuen zorterik izan. Azkoiengo Rajasi Team-eko Pedro Barrutiak ezin izan zuen bere maila eman urduriengatik eta kanporatua izan zen.

 

📸 Más imágenes