KICKBOXING Hace 7 años

Borrokalari nafarrek paper ona egin zuten Bilboko gaualdian

Borrokalari nafarrek paper ona egin zuten Bilboko gaualdian

Joandako larunbatean, martxoaren 30ean, Kerman Lejarragak welter pisuko Europako Txapeldunaren titulua defendatu zuen Bilbo Arenan non Joxe Vicente Eguzkizaren laguntza izan zuen eskuinean. Gaualdi honetan bi nafarrek parte hartu zuten: David Soria eta César Núñez.

 

David Avanesyan errusiarrak nafarren festa hondatu zuen 9. roundean Kerman Lejarragari gailendu ziolako KO teknikoaren bidez.

 

Nafarren borrokaldietan gure ordezkariek zorte ezberdina izan zuten. 

 

Alde batetik, David “Infernu” Gorriak bere seigarren garaipen jarraitua lortu zuen Andrés Monzó “El León de Carpesa” puntuengatik erraz irabazi eta gero. Welter pisu honetan oraindik ez du galdu.

 

“Bam Bam” Núñez-en Urdulitzeko Guillermo Riberoren aurkako super ertaineko pisuko borrokaldia baliogabekoa izan zen epaile batek nafarrari garaipena eman zion arren, beste biek berdinketa zela erabaki zutelako.

 

Kuriositatez, izan zen biek irabazi ez duten lehendabiziko borrrokaldia. Gauzak horrela, Núñezek 16 garaipen eta nulu bat daramatza.

 

Argazkia: MGZ-eko argazkia