Andoni Iglesias De la Cruzek ezin izan zuen 64,5 kiloko kategoriako Europako Kick Boxing Txapeldunaren titulua mantendu. Joandako asteburuan, borrokalari nafarrak galdu egin zuen André Santos portugaldarraren aurka puntuengatik.
Biek maila eta emozio handiko duelua protagonizatu zuten arren, gerrikoa Oporton geratu zen epaileek horrela erabaki zutelako.
Andoniri errekuperatzea tokatzen zaio errebantxa edo erronka berriak etorriko zaizkiolako. Nork daki!