Adrian Rebolék K1eko titulu nazionala defendatu zuen Zangozako Cantolatua Pilotalekuan joandako ekainaren 29an. Ponferradan bizi den Ousmani Traoré mauritaniarra izan zuen aurrean 75 kilo baino gutxiagoko kategoriako borrokaldi honetan.
Duelu zaila zirudien nafarrarentzat orain duela gutxi arerioa Espainiako Muay Thai txapeldun izendatu zelako.
Teorian borrokaldiak 3 minutuko 5 txanda izan behar izan zituen arren Rebolék ez zion aukera handirik eman 1,95 metroko aurkariari amore ematen 4.ean.