Borrokalari nafarrak Vincent Feigenbutz alemaniarraren kontra borrokatuko du datorren abuztuaren 17an Ludwigshafen hirian. Arerioak 30 garaipen (27 KOz) eta 2 porrot ditu.
César Núñezek badaki ranking handiko aurkari gogorra izango duela bere aurrean: “Boxeolari ona, gogorra eta esperientzia handikoa da. Izan dudan aurkaririk onena. Horregatik, lan handia egin nahi dut emanaldi ona emateko nahian, baita irabazteko ere".
Alemaniarra WBA-ko txapeldun izan zen, gaur toki altuenetan dago ranking nagusienetan (3. IBF-n; 5. WBA-n eta 7. WBO-n) eta konfidantzaz aurkezten da borrokaldira: “César Núñez galdu gabe datorren arren, abuztuak 17 porrota ezagutuko du. Saiatuko naiz azkar irabazten eta ikusleek goza dezatela".
César eta bere talde teknikoa lan handia egiten ari dira borrokalari nafarrak aukera hobezina duelako bere kalailtatea aurkezteko maila internazionalean.