KICKBOXING Hace 6 años

Saririk gabeko borrokaldi ona Nuñezek Alemanian egindakoa

Saririk gabeko borrokaldi ona Nuñezek Alemanian egindakoa

• Galdu zuen arren, Kanku-ko kideak borrokaldi ona egin zuen eta arerioak bere kemena azpimarratu zuen

 

Joandako larunbatean, hilak 17, Cesar Nuñezek Vincent Feigenbutz alemaniarraren kontra borrokatu zuen Ludwigshafen hirian. Esperientzia handiko borrokalaria da 7 urte daramatzalako maila profesionalean.

 

Adituek diote borrokaldi itzela izan zen. Izan ere, etxekoak duelua menperatu zuen arren, borrokalari nafarrak ez zuen amorerik eman zortxigarren txandara arte, epaileak norgehiagoka gelditu zuenean.

 

Kolpe on pare bati esker, alemaniarrak borrokaldia irabazi zuen. Hala ere, hitz politak dedikatu zizkion Nuñezi: "Nuñez arerio gogorra izan da. Borrokatu dudanaren kontrako gogorrenetariko bat".

 

Cesar Núñez entrenatzaile Joxe Vicente Eguzkizaren analisia bezain positiboa izan zen: “Bagenekien erronka zaila zela. Ez nago erabat pozik, ezta desengainatua ere. Irudi ona eman dugu eta etorkizunean hobeagoa izango da, ziur".