David Avanesyan errusiarraren eta Kerman Lejarraga bizkaitarraren arteko errebantxa Bilbao Arenan datorren irailaren 28an izango da.
Martxoak 30 Lejarragak welter pisuko Europako Txapeldunaren gerrikoa galdu zuen Avanesyanen aurka eszenatoki berdinean, bere lehendabiziko porrota izanda.
David Soria nafarrak parte hartuko du gaualdian Jose Manuel Lopez Claveroren kontra borrokatuz. Granadako arerioa Espainiako txapeldun ohia denez, proba ona izango da nafarrarentzat titulu nazionala lortzeari begira.
Argazkia: MGZ