Munduko Kick Boxing Txapelketa lehiatua izango da Sarajevon urriaren 19tik 27ra eta bertan 6 nafarrek parte hartuko dute delegazio espainiarrarekin batera.
Joxe Vicente Eguzkiza hautatzaile nazionalak hiru nafar hautatu ditu 15 kideko zerrenda batean. Hirurak Burlatako Kanku Gimnasioko kideak dira: Lander Ripodas (57 kilo baino gutxiagoko kategoriako Espainiako Txapelduna), Andres Unzue (60 kilo baino gutxiagoko Espainiako Txapelduna) eta Moha Hamdi (Espainiako Txapelduna ere 86 kilo baino gutxiagokoan).
Lau nafar hauetaz gain, Carlos Ceballosek bidaiatu du arbitro lanak egiteko eta Borja Mendioroz hautazailearen laguntzailea izateko.