Albiste onak eta txarrak Sarajevotik datozenak. Munduko Kick Boxing Txapelketan gure borrokalariek bai garaipenaren zaporea bai porrotena dastatu dute.
Lander Ripodasek lehenengo borrokaldian Azerbajango ordezkaria gainditu ondoren, galdu egin zuen Kazakhstaneko arerio baten kontra final-laurdenetan. Modu berean, Andres Unzue, bigarren txandara pasatu zen lehenengoan borrokatu gabe eta final-laurdenetan Europako Txapelduna den Soner Yesiller turkiarraren aurka galdu zuen.
Bestalde, Mohamed Hamdi 81 kilo baino gutxiagoko kategoriako finalean sartu zen final-laurdenetan aurkari austriar bati eta final-erdietan estatubatuar bati gailendu eta gero.
Gauzak horrela, Hamdik ordezkari bosniar baten aurka borrokatuko du historia egiteko asmoz. Izan ere, txapeldunaren gerrikoa lortu ahal duen bigarren nafarra izan daiteke Hautatzaile Nazionala den Joxe Vicente Eguzkizaren irabazi eta gero.