Borrokalari nafarra Mohamed Hamdi Hajji 86 kiloko gutxiagoko Munduko Kick Boxing Txapelduna izendatu zen joandako asteburuan Sarajevon.
Titulu honi esker, Kanku Gimnasioko kidea historiako Munduko Txapelduna izan den bigarren nafarra da Joxe Bixente Eguzkizarekin batera. Eguzkizak orain duela Munichen 33 urte lortu zituen.
Hamdik parte hartu zuen 16 borrokalariko lehiaketan. Lehenengo hiru borroketan autoritatez 3-0 irabazi zuen. Lehendabizikoan Saso Klink esloveniarrari gailendu zion; final-laurdenetan Karim Mabrouk austiarrari eta final-erdian Nathaniel Gaston estatubatuarrari.
Gerrikoa irabazteko azken borrokan, kirolari nafarra Igor Emkic bosniarraren kontra aritu zen. Etxean borrokatzen zuenez, arerioak zaleak bere alde izan zituen. Lehia handiko duelu izan zen Hamdik egindako lanak kontu bat eragin zuen bosniarraren kontra eta detaile honek garaipena eman zion gure ordezkariari txapeldunaren titulua lortzeko.
Beste borrokalari nafarren emaitzak birpasatuz, Lander Ripodasek 57 kilo kategorian eta Andres Unzuek 60 kilokoan biek bosgarren postua lortu zuten.