KICKBOXING Hace 6 años

Izarretako gaualdia Anaitasunan

Izarretako gaualdia Anaitasunan

Benetan luxuzko gaualdia datorren larunbatean, hilak 16, Anaitasuna Pabilioian biziko duguna. Beste borroken artean, Europako Txapelketa bina, Espainiako Txapelketako kanporaketa ofizial bat, eta orain duela gutxi Mohamed Hamdiren Munduko Txapeldunaren gerrikoaren aurkezpena etxean.

Europa mailako borroketan, lehenengoan Andoni Iglesias saiatuko da galdutako gerrikoa berreskuratzen Dimitar Penchev-en kontra. Etxabakoiztarrak ez du errazik izango bulgariarra aurkari gogorra baita. Horrela aitortzen du Joxe Eguzkizak: "Sarajevoko Munduko Txapelketan arerio guztiak olanara bidali zituen momentu batean edo bestean. Andoni welter pisura igo da eta esperientzia bere armarik onena izan behar da borroka irabazteko"

Beste aldetik, Andres Unzuek 60 kiloko titulua bilatuko du Tomas Tadlanek-en kontra. "Hain altua izanda, poloniarraren teknikak ezberdinak dira eta dudarik gabe, saiatuko da belaunkadak bidaltzen burura. Gauzak horrela, Andres, erritmo handiko borrokalari gogorra izanda, alboetatik eraso beharko du eta gorputza maiz bilatzen", dio Eguzkizak.

• Tituluko hautagaien bila

Kickboxing bi borroka hauetaz gain, David Soriak Jose Manuel Lopez Claveroren aurka borrokatuko du boxeo modalitateko Super Welter pisuan. Madrildarra jaio zen baino Granadan bizi den boxeolarik esperientzia handia du borroka internazionaletan eta Espainiako Txapelduna izan da hainbat alditan. Hala ere, Eguzkizak dion moduan, ez du errazik izango: "Davidek oso ongi entrenatzen du, gorantz doa borrokaldiz borrokaldi eta ikusiko dugu nor bihurtu daiteken hautagai berria Espainiako Txapelduna izateko".

Aipatutako guztia gutxi izango balitz, Mohamed Hamdi estreinatuko du Munduko Txapeldunaren titulua (81 kiloko kategoriakoa) Lyon Malang Konta frantziarraren kontra. Lehen programatuta zegoen David Er-Ramy Espainiako Txapelketako gerrikoa jokoan jartzeko, baina zoritzarrez, Malagakoa lesionatuta dago. Frantziarra ere arerio zaila da eta Hamdi sorbaldako mina dator: "Espero dugu Munduko Txapelketan erakutsi forma puntu hori galdu ez izatea".

Eszenatokiaren gainean arituko diren izenak jarraitzen baditugu aztertzen Lander Ripodasena aipatu behar dugu. Burlatarra ere Munduko Txapelketan aritu zen eta Mikel Fernandez nafarraren kontra arituko da. Gaur egun, Ponferradako Diego Vazquezek Mikel entrenatzen du. Maila handiko borroka izango da Lander Espainiako Txapelduna delako K1eko modalitatean eta Mikel Muay Thai diziplinan. Gainera Bigarren honek esperientzia handia lortu du Japonian eta Thailandian borrokatuz. Gainera, orain duela gutxi Bielorrusian izandako Europako Muay Thai Txapelketan txapeldunorde izan zen 57 kiloko kategorian.

Hala eta guztiz ere, Kanku Gimnasioak antolatutako gaualdiak borroka polit gehiago izango ditu: Jon Cardenasek eta Edgar Teixeirak (biak Espainiako Txapeldunak) elkarrren kontra borrokatuko dute Nafarroako K1Txapelketako titulua lortzeko nahian (61 kiloko kategoriakoa), Iker Azparren Moussinen aurka arituko da K1ean eta Ricardo Etxartek eta Abdel Ghaddou frantziarrak MMA modalitateko duelua protagonizatuko dute 93 kiloko kategorian. 

Dudarik gabe, izarrez gainezkako gaua. "Primerazko gaualdia izango da eta esaten digute jendez lepo egongo dela”, iragartzen du Eguzkizak.

Soilik falta zaigu esatea... gutxiago falta dela!

Kartela ikus dezakezu erantsitako dokumentuan.