Azkoiengo Rajasi Team-eko hiru borrokalarik lehiatu zuten joandako larunbatean, hilak 9, Euskal Herria K1 Basque Country-k antolatutako torneoan Angel Fernandez entrenatzailearen laguntzarekin.
Guztiek emanaldi itzela sinatu zuten garaipena sinatuz bakoitzak bere kategorian. Alex Torreguitartek juniorren 67 kilo baino gutxiagoko kategorian lortu zuen eta Moha Tayebik berdina egin zuen seniorren 60 kilo baino gutxiagokoan.
Baina "sari nagusia" Edgar Teixeirak irabazi zuen seniorren 63.5 kilo baino gutxiagokoan. Azkoiendarrak hiru borrokaldiak sinatu zituen eta datorren abenduaren 1ean Japonian izango den Amateur kategoriako “All Japan” I. Irekirako txartelak ere bai.