KICKBOXING Hace 6 años

Nafarrak sari gabe geratu ziren Anaitasunan izandako gaualdi itzelan

Nafarrak sari gabe geratu ziren Anaitasunan izandako gaualdi itzelan

Ikuskizun itzela joandako larunbatean Anaitasunan bizi genuena kick boxing, k1 eta boxeoko zaleok emozio handiko borroketa gozatu ahal izan genituelako.

Hala ere, saririk gabeko poza izan zen emaitzen aldetik jokoan zeunden bi Europako tituluak Nafarroatik kanpora joan baitziren.

Alde batetitk, argi zegoen Andoni Iglesiasek zaila izango lukela Sarajevon txapeldunorde izan zen Dimitar Penchev-en aurka. Hala ere, nafarra gogoz aritu zen bere tokia mantenduz. Zoritxarrez, ez zen nahiko izan eta bulgarriarrak 2-1 irabazi zuen.  

Beste aldetik, Andres Unzueren kasuan ere, arerioa faboritoa zirudien bere altuera erraldoiarengatik eta pronostikoa bete zen. Nahiz eta nafarrak amorerik ez eman Tomas Tadlanek poloniarra nagusitu zen puntuengatik.

Dena den, guztiak ez ziren berri txarrak. David Soriak ez zion aukerarik eman José Manuel López Claverori, epaile guztien adostazunez gailendu zen eta Super Welter pisuko Espainiako Boxeko Txapelketako hautagai ofiziala bihurtu da. 

Modu berean, Moha Hamdik modu ezinhobean estreinatu zuen Munduko Txapeldunaren gerrikoa Malang Konta frantziarra 3-0 irabaziz. 

K1eko modalitatean Iker Azparrenek 61 kiloko kategoriako Nafarroako Txapelketaren titulua eskuratu zuen Moussin puntuengatik gainditu eta gero, eta Sarajevoko Munduko Txapelketan parte hartu ondoren, Mikel Fernandezek puntuengatik ere gailendu zion Lander Ripodasi. 

Gaualdiak behingo gertaera pare bat izan zuen. Alde batetik Jon Cardenas ez zen zehaztutako pisura iritsi Edgar Teixeiraren kontra aritzeko, eta bestetik, Ricardo Etxarteren arerioa izan behar zen Abdul Ghaddou ez zen borrokaldira ailegatu garrantzi handirik gabeko zirkulazio istripu batengatik.

📸 Más imágenes