Edgar Teixeira borrokalari nafarrak parte hartu zuen azaroaren 30etik abenduaren 1era Yokohaman izandako "All Japan" Kick Boxing I. Ireki Afizionatuan. Hain zuzen ere, Rajasi Peralta Gimnasioko kidea 65 kilo baino gutxiagoko kategorian aritu zen.
Edgarrek 21 urte ditu eta Japonian lehiakatzeko plaza irabazi zuen azaroaren 9an Euskal Herria K1 Basque Country-k Eskoriazan antolatutako txapelketa batean.
Teixeiraren entrenatzailea Ángel Fernández da eta Azkoiengo gimnasiko kide final-erdietan sartu zen bertako kirolari askorekin. "Clinch"-ekin (heltzearekin) arazoak izan zituen arren (Japonian, ezberdina delako), ukabilekin egindako lanari esker finalerako sailkatu zen.
Azken borrokan, Caparrosoko borrokalariak mendebaldar baten aurka borrokatu zuenez, erosoago sentitu zen, eta egindako lan erraldoiaren bidez irabazi zuen puntuengatik.