Ikuskizun erraldoia bermatuta datorren otsailaren 29rako Nafarroa Arena Pabilioian. Programatutako Boxeo eta Kick Boxing gaualdi mistoan foru borrokalari onenek lehiatuko dute.
David Soriak protagonizatuko du plater nagusia Ezequiel Gurria zaragozarraren aurka. Super Arin pisuko Espainiako Txapeldunaren titulua jokoan egongo da eta biek ez dute borrokarik galdu oraindik. Nafarrak 8 garaipen lortu ditu borrokatu dituen 8 dueluetan eta aragoiarrak 13, 13etan. David "Infierno" Soriaren hitzetan borrka itzela izango da, lehia handikoa: "Konfiantza handia du niregana, espero dut distantzia motzetan mina egitea eta gerra bat izanen da".
Kerman Lejarraga ere arituko da izarrez betetako gaualdi honetan. Morgako borrokalariak Jose De Jesus Macias mexikarraren aurka borrokatuko du. "Luxuzko ekitaldia da. Kerman etxean ikustea aukera paregabekoa da krak itzela delako", zion Joxe Bixente Eguzkizak aurkezpenean.
MGZ Promotions enpresak eta Kanku Gimnasioak antolatutako gaualdi honetan, borroka interesgarri gehiago izanen ditugu:
- Cesar Nuñez vs. Alejandro Mostazo (Boxeoa)
- Andoni Gago vs. Carlos Arroyo (Boxeoa)
- Ander Amatriain vs. Fernando Gandarias (Boxeoa)
- Jorge Vallejo vs. Yassine Aallam (Boxeoa)
- Moha Hamdi vs. Bruce Ikoev (K1-Kick Boxing)
- Andoni Iglesias vs. Andrii Ilich (K1-Kick Boxing)
- Andres Unzue vs. Daniel Bozso (K1-Kick Boxing)
Gutxi izango balitz, ekitaldian agurtuko zaio judoka olinpiarra izan zen Ricardo Etcarteri. Iruindarrak MMA-ko borrokaldia izanen du Maikon Laparen kontra aritu eta gero, ring-etatik jaisteko.
Gauzak horrela, soilik esan dezakegu... GUTXIAGO FALTA DELA!